lunes, 2 de noviembre de 2009

Zergatik blog-a beltzez?

Beti gustatu izan zaizkit argazkiak zuri eta beltzean. Nire ustez "esentzialtasuna" bilatzen du kolore faltak, itzalek nortasuna irabazten dute orduan. Badira hainbat zuzendari ere euren pelikulak zuri-beltzean egitea aukeratzen dutenek, nahiz eta digitalizazioaren aroan gauden eta grabaketa teknikak inoiz baino aurreratuago dauden.

Hala ere, nik nire blog honetan kolore hauek aukeratzeko beste arrazoi bat egon da. Elegante, nortasunezkoa eta nire gustokoa izateaz aparte, behin irakurri nuen ordenadoreen pantailak kolore argi bat emititzen zutenean, euren gastu elektrikoa %33 handiagoa omen zela kolore ilunak emititzen dituztenean baino. Orduan zergatik ez ekin nire blogean nabilen bitartean energia aurrezteari?

Nire blogean denbora dezente emango duzuelakoan, hon dagizuela zuen energia aurrezpena.

2 comentarios:

  1. Beltza nik ere dut gogoko, Imanol, baina kontuz LCD eta CRT monitoreen energia kontsumoekin. Begiratu nire azken posta Palazio.org gunean: http://www.palazio.org/2009/11/lcd-tft-and-old-crt-monitors.html

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Gorka. Irakurri dut posta, halere, beltza gustoko izaten jarraitzen dut,jejeje. Halere, ondo dago jakitea. Eskerrik asko!

    ResponderEliminar