sábado, 31 de octubre de 2009

Second life, first life?

Ez dut dudan jartzen "Second life" delakoa erreminta paregabea dela informaziorako, jende berria ezagutzeko edo denbora pasa legez. Baina ez zait gustatzen. Arriskutsua deritzot. Arriskutsua deritzot ez dudalako ulertzen gure bost sentsumenetatik bi baino ez dituen erabiltzen mundua; ez dut bizitza bat ulertzen pantaila batetatik begirale egonda. Gainera, beldur naz, "second" delako hori lehena bihurtuko den beldur.


Bertan jende asko ezagutu ahal izango duzu, ziur nago, eurekin hitzegin, euren abatarea ikusi, gauzak konpartitu, bideoak ikusi... Baina gero kaletik zoazala gero eta arruntagoa da kaskoekin doan tipo bat ikustea, bere munduan barrena, bere inguruan zer gertatzen den axolarik ez diola. Ez dut gizarte hori atsegin. Beharbada kanpaina bat egin beharko genuke:

"First life": bertan jende berria ezagutuko duzu! Gertaeren berri izango duzu eta hemen bermatzen dugu ikusten duzun "abatarea" pertsona horren itxurako bera dela. Hiriko nahi duzun tokitara bidai ahal egingo duzu, motore guztiz errealistarekin. Akabo hegaz egitea, akabo internet konexio potentea behar izatea hona sartzeko. Ez duzu ezta ordenadorerik behar ere. Etxetik urten zaitez, eta first life hori hasi baino ez da egingo. Bost sentsumenen bizitza bat, non ikusi eta entzuteaz aparte, usaindu, ikutu eta daztatuko duzun mundua. Hori bai, ausartentzako bakarrik. Besteok, ezkuta zaiteze pantaila baten atzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario