miércoles, 16 de diciembre de 2009

Izenarentzako proposamena. 2.ataza

Hona hemen Asierrek eta biok egindako lana. Bertan Euskal... edo Euskadiko... edo, tira, Euskal Herriko... enfin, ni bizi nazeneko selekzioak duen arazoarentzako konponbide ezin hobeago bat proposatzen dugu. Disfruta ezazue.

Miopia sexista zuzentzeko kanpaina

Hauxe da bizkaiaporelmilenio lehiaketarako aurkeztu genuen kartela, berdintasunaren inguruko kanpaina eskatu zigutenean. Bertan egunerokoak diren rolak salatu nahi izan ditugu, ezikusiarena egiten dugun bakoitzean berdintasunari uko egiten baitiogu. Okulistaren panel honekin beraz hori islatu nahi izan dugu.

viernes, 20 de noviembre de 2009

Komunikazioa II

Alakranaren inguruan eta bahiketa horren inguruan hainbat berri eta tarte informatibo izan ditugu. Aste hauetan zehar egunkarietako eta teleberrietako tarte handiak izan dira berri honen inguruan bueltaka. Komunikazioa da hori. Mezu bat botatzen ziguten, eta guk hori jaso. Eta mezu horretatik, egoera nolakoa zen imajinatu eta eraikitzen genuen, itsasoan bahitutako arrantzaleen lekuan ipinten ginen, eta euren alde egiten genuen, ea noiz etxera itzuliko ziren zain. Hori ere bada komunikazioa. Gugan iritzi bat sortu, egia bat saldu.

Baina inon ez da azaltzen abenturetako nobeletan bezala "pirata" deitzen ditugun horien bizitzak, baliabideak ezta motibazioak ere. Inork ez dio galdetzen bere buruari zergatik itsasontzi euskaldun bat haraino joan behar den arrantzan. Beharbada hemen zeuden arrain guztiekin akabatu ote dute gobernu espainol eta frantsezak? Inork ez dio galdetzen ezta bere buruari zergatik herrialde garatuek somaliako itsasora doazen euren zabor industrial eta nuklearak bertan botazera. Inork ez du pentsatu zelan itsasontzi moderno hauekin somaliako arrantzaleak gosez hiltzera kondenatzen ditugun, euren herriaren egoera latza nahikoa ez balitz,gainera militarrak sartzen ditugu arrantza ontzietan.

Honekin ez dut inolaz ere somaliako bahitzaileak defendatzen. Baina nire herria horrelako egoeran balego, nire familiak jatekorik ez balu eta hemen han dagoen egoera bera balego, ziur egon atzerriko herrialdeen arreta deitzeko horrelako zerbait egingo nukeela. Eta, noski, atzerriko herrialdeek, gu geu, orain gertatu den bezala, ejerzitoarekin egingo lidakete kasu. Hori ez da konponbidea. Baina, badirudi komunikazioa badela. Egiaren zati bat baino ez kontatu, interesantzen zaigun zatia.

Eta Somalian gauzak ez dira konponduko. Zabor nuklearrak Somaliako itsasoetara botatzen jarraituko dugu. Euren arraina lapurtzen ere ziur jarraituko dugula. Ejerzitoa arrantza ontzietan sartzeari ere ekiko diogu. Eta guzti hori eman diguten informazioa osoa ez delako izango da. Beraz, inoiz ez esan komunikazioaren helburua informatzea dela, hori gezurra baita.

martes, 17 de noviembre de 2009

Komunikazioa

Gure Joxik horrela definitzen du komunikazioa:

Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da

Oso hitz politak eta potoloak, baina KIO aprobatuta, errezago den hau oinarritzat hartu dezakegu:

komunikazioa mezu bat hartzaile batek igorleari bideratu eta helaraztea da.

Horren barnean, oraltasuna, keinuak, paralinguistika eta abar sartuko dira, baina komunikazioa azken finean hori da, mezu baten bidalketa hartzaileak mezu hori har dezan.

Musika ba al da komunikazioa? Sentipenak edo sentimendu zehatz bat adierazten duen heinean, bai.

Poesia komunikazioa al da? Ideiak eta sentipenak ere ez al ditu transmititzen?Noski.

Pelikula bat, komunikazioa al da? Eta dantza bat? Muxu bat? Laztan bat?

Guzti horiek ekintza komunikatiboak dira, eta horiek diren heinean, aintzakotzat hartu behar ditugula uste dut. Askotan, zeozer komunika edo ezagutzera eman nahi denean, kristolako mobida antolatzen da horren inguruan. Ez dakit noren azken filma, musika altua, argiak, publizitate kanpaina izugarriak...eta askotan, ekintza komunikatibo txikienak ere, horrek baino askoz indar handiagoa dauka. Handikerietan ibiltzea gustoko dutela askok uste dut, eta, benetan, gauza txiki eta arruntek, mundua alda dezakete.


Toscanik, Benneton-en publizitarioa izandakoak ez zituen 10 euro baino gehiago inbertitu kartel hau egiteko. Honekin, beneton marka egunkari guztietan agertu izan zen eta munduko lehen bost marka ezagunenetan sartu zen. Ez da Beckham agertzen, ezta Elsa pataky ere. Ezta beharrik ere.


Toscaniren inguruan gehiago jakin nahi ezkero, jo ezazue blog honetara:

http://abelgalois.wordpress.com/2008/10/04/oliviero-toscani-benetton/




lunes, 9 de noviembre de 2009

Aurkezleetan onena

"-Gabon Julio!
-Gabon, Josu"

Teleberriak ez al du Julio Ibarra faltan botatzen? Nik neuk bai. Santutxuk eman duen ahotsik onena. Pena, lurrazpian daukagu orain...metroan egoteak hori dauka ba!

Ondo izan, Julio!

lunes, 2 de noviembre de 2009

Zergatik blog-a beltzez?

Beti gustatu izan zaizkit argazkiak zuri eta beltzean. Nire ustez "esentzialtasuna" bilatzen du kolore faltak, itzalek nortasuna irabazten dute orduan. Badira hainbat zuzendari ere euren pelikulak zuri-beltzean egitea aukeratzen dutenek, nahiz eta digitalizazioaren aroan gauden eta grabaketa teknikak inoiz baino aurreratuago dauden.

Hala ere, nik nire blog honetan kolore hauek aukeratzeko beste arrazoi bat egon da. Elegante, nortasunezkoa eta nire gustokoa izateaz aparte, behin irakurri nuen ordenadoreen pantailak kolore argi bat emititzen zutenean, euren gastu elektrikoa %33 handiagoa omen zela kolore ilunak emititzen dituztenean baino. Orduan zergatik ez ekin nire blogean nabilen bitartean energia aurrezteari?

Nire blogean denbora dezente emango duzuelakoan, hon dagizuela zuen energia aurrezpena.

sábado, 31 de octubre de 2009

Second life, first life?

Ez dut dudan jartzen "Second life" delakoa erreminta paregabea dela informaziorako, jende berria ezagutzeko edo denbora pasa legez. Baina ez zait gustatzen. Arriskutsua deritzot. Arriskutsua deritzot ez dudalako ulertzen gure bost sentsumenetatik bi baino ez dituen erabiltzen mundua; ez dut bizitza bat ulertzen pantaila batetatik begirale egonda. Gainera, beldur naz, "second" delako hori lehena bihurtuko den beldur.


Bertan jende asko ezagutu ahal izango duzu, ziur nago, eurekin hitzegin, euren abatarea ikusi, gauzak konpartitu, bideoak ikusi... Baina gero kaletik zoazala gero eta arruntagoa da kaskoekin doan tipo bat ikustea, bere munduan barrena, bere inguruan zer gertatzen den axolarik ez diola. Ez dut gizarte hori atsegin. Beharbada kanpaina bat egin beharko genuke:

"First life": bertan jende berria ezagutuko duzu! Gertaeren berri izango duzu eta hemen bermatzen dugu ikusten duzun "abatarea" pertsona horren itxurako bera dela. Hiriko nahi duzun tokitara bidai ahal egingo duzu, motore guztiz errealistarekin. Akabo hegaz egitea, akabo internet konexio potentea behar izatea hona sartzeko. Ez duzu ezta ordenadorerik behar ere. Etxetik urten zaitez, eta first life hori hasi baino ez da egingo. Bost sentsumenen bizitza bat, non ikusi eta entzuteaz aparte, usaindu, ikutu eta daztatuko duzun mundua. Hori bai, ausartentzako bakarrik. Besteok, ezkuta zaiteze pantaila baten atzean.

viernes, 23 de octubre de 2009

kazetarien lagun

Kazetari zein komunikabideetan ibiliko denarentzako ezinbestekoak diren herarmintak dira hauek.
Lehenengoan prompter bat dugu online. Erabiltzen oso erreza, bertan nahi duzun testua sartu eta zeuk aukeratuko duzu abiadura. Ez duzu makinaria garestirik behar lan hori egin dezan.
Beste aldetik, soinu eta web orrialde zaharren artxibo handi eta zabala dugu. Guztiz komendagarria.

http://www.cueprompter.com/

http://www.archive.org/details/audio