Alakranaren inguruan eta bahiketa horren inguruan hainbat berri eta tarte informatibo izan ditugu. Aste hauetan zehar egunkarietako eta teleberrietako tarte handiak izan dira berri honen inguruan bueltaka. Komunikazioa da hori. Mezu bat botatzen ziguten, eta guk hori jaso. Eta mezu horretatik, egoera nolakoa zen imajinatu eta eraikitzen genuen, itsasoan bahitutako arrantzaleen lekuan ipinten ginen, eta euren alde egiten genuen, ea noiz etxera itzuliko ziren zain. Hori ere bada komunikazioa. Gugan iritzi bat sortu, egia bat saldu.
Baina inon ez da azaltzen abenturetako nobeletan bezala "pirata" deitzen ditugun horien bizitzak, baliabideak ezta motibazioak ere. Inork ez dio galdetzen bere buruari zergatik itsasontzi euskaldun bat haraino joan behar den arrantzan. Beharbada hemen zeuden arrain guztiekin akabatu ote dute gobernu espainol eta frantsezak? Inork ez dio galdetzen ezta bere buruari zergatik herrialde garatuek somaliako itsasora doazen euren zabor industrial eta nuklearak bertan botazera. Inork ez du pentsatu zelan itsasontzi moderno hauekin somaliako arrantzaleak gosez hiltzera kondenatzen ditugun, euren herriaren egoera latza nahikoa ez balitz,gainera militarrak sartzen ditugu arrantza ontzietan.
Honekin ez dut inolaz ere somaliako bahitzaileak defendatzen. Baina nire herria horrelako egoeran balego, nire familiak jatekorik ez balu eta hemen han dagoen egoera bera balego, ziur egon atzerriko herrialdeen arreta deitzeko horrelako zerbait egingo nukeela. Eta, noski, atzerriko herrialdeek, gu geu, orain gertatu den bezala, ejerzitoarekin egingo lidakete kasu. Hori ez da konponbidea. Baina, badirudi komunikazioa badela. Egiaren zati bat baino ez kontatu, interesantzen zaigun zatia.
Eta Somalian gauzak ez dira konponduko. Zabor nuklearrak Somaliako itsasoetara botatzen jarraituko dugu. Euren arraina lapurtzen ere ziur jarraituko dugula. Ejerzitoa arrantza ontzietan sartzeari ere ekiko diogu. Eta guzti hori eman diguten informazioa osoa ez delako izango da. Beraz, inoiz ez esan komunikazioaren helburua informatzea dela, hori gezurra baita.
Felicitación Navideña con mucho estilo
Hace 9 años







