domingo, 10 de enero de 2010

livestream telebistak

Bai, blog honetan inauguratuko dut neure telebista, "Magictb", magoen ikuskizun ugari izango dituena. Blogaren azken partean txeratu dut. Horrela, nere postak irakurri ondoren, magiaz goza dezakezue.

Ondo izan!

miércoles, 6 de enero de 2010

Bideolana

Hona hemen Nafarroako telebistako presupuesto gutxiko kultura saioa. Ohiko ordutegian grabatuta, kultura saio guztiak bezela, goizaldeko hiruretan edo. Gaurkoan, euskal gazteek euskal hedabideen kontsumoa aztertuko da bi aurkezle ikaragarri eta karismatikoen eskuetan.

Sartu bideoa!

Klaseak landutako notiziak

Irratia:Santutxuko Irrati Librea (SIL)
Saioa:"Ituiño en las ondas"
Atala: kultura
Erredaktorea: Imanol Ituiño
Esataria: Imanol Ituiño
Iraupena: minutu bat
Berria: "hedabideak etorkizunean" jardunaldia

Euskarazko Komunikazio taldeak “ Hedeabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet”jaurdunaldia antolatu zuen atzo, Arabako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin. Hizlarien artean, Xabier Monasteriok euskara trinkotzeko bidea hauxe zela adierazi zuen.
Adituen artean Jose Luis Aizpuru, Euskal Irratiko esataria, eta Mikel Bujanda, Euskal Irratiko kidea ere bertan izan izan ziren.
Azken honek, Euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia azpimarratu zuen. Ildo beretik jarraituz, Aizpuruk Euskal Herrian tokiko informazioaren gosea dagoela azaldu zuen.
Arratsaldean jaurdunaldiak aurrera egin zuen, "Irratigintza Internet Aroan" izeneko Worl Kafeko Atriumean. Iñaki Ziarsolo, Arabako Hala Bedi irratiko kideak parte hartu zuen: ohiko irratiaren erosotasuna eta mugikortasuna sarean oraindik urrun dagoela esanez.
Bestalde, Lurreko Telebista Digitalaren etorrerak ekarriko dituen erronkez aritu ziren.

Irratia:Santutxuko Irrati Librea (SIL)
Saioa:"Ituiño en las ondas"
Atala: kultura
Erredaktorea: Imanol Ituiño
Esataria: Imanol Ituiño
Iraupena: 15 segundu
Berria: "Hasian hesi"

Henrin Duhau idazleak "Hasian hesi",Beskoitzeko euskararen inguruko liburua argitaratu du. Hori dela eta, Beskoitzeko herriko etxean urriaren 16an goizeko 11etan aurkeztuko du.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Izenarentzako proposamena. 2.ataza

Hona hemen Asierrek eta biok egindako lana. Bertan Euskal... edo Euskadiko... edo, tira, Euskal Herriko... enfin, ni bizi nazeneko selekzioak duen arazoarentzako konponbide ezin hobeago bat proposatzen dugu. Disfruta ezazue.

Miopia sexista zuzentzeko kanpaina

Hauxe da bizkaiaporelmilenio lehiaketarako aurkeztu genuen kartela, berdintasunaren inguruko kanpaina eskatu zigutenean. Bertan egunerokoak diren rolak salatu nahi izan ditugu, ezikusiarena egiten dugun bakoitzean berdintasunari uko egiten baitiogu. Okulistaren panel honekin beraz hori islatu nahi izan dugu.

viernes, 20 de noviembre de 2009

Komunikazioa II

Alakranaren inguruan eta bahiketa horren inguruan hainbat berri eta tarte informatibo izan ditugu. Aste hauetan zehar egunkarietako eta teleberrietako tarte handiak izan dira berri honen inguruan bueltaka. Komunikazioa da hori. Mezu bat botatzen ziguten, eta guk hori jaso. Eta mezu horretatik, egoera nolakoa zen imajinatu eta eraikitzen genuen, itsasoan bahitutako arrantzaleen lekuan ipinten ginen, eta euren alde egiten genuen, ea noiz etxera itzuliko ziren zain. Hori ere bada komunikazioa. Gugan iritzi bat sortu, egia bat saldu.

Baina inon ez da azaltzen abenturetako nobeletan bezala "pirata" deitzen ditugun horien bizitzak, baliabideak ezta motibazioak ere. Inork ez dio galdetzen bere buruari zergatik itsasontzi euskaldun bat haraino joan behar den arrantzan. Beharbada hemen zeuden arrain guztiekin akabatu ote dute gobernu espainol eta frantsezak? Inork ez dio galdetzen ezta bere buruari zergatik herrialde garatuek somaliako itsasora doazen euren zabor industrial eta nuklearak bertan botazera. Inork ez du pentsatu zelan itsasontzi moderno hauekin somaliako arrantzaleak gosez hiltzera kondenatzen ditugun, euren herriaren egoera latza nahikoa ez balitz,gainera militarrak sartzen ditugu arrantza ontzietan.

Honekin ez dut inolaz ere somaliako bahitzaileak defendatzen. Baina nire herria horrelako egoeran balego, nire familiak jatekorik ez balu eta hemen han dagoen egoera bera balego, ziur egon atzerriko herrialdeen arreta deitzeko horrelako zerbait egingo nukeela. Eta, noski, atzerriko herrialdeek, gu geu, orain gertatu den bezala, ejerzitoarekin egingo lidakete kasu. Hori ez da konponbidea. Baina, badirudi komunikazioa badela. Egiaren zati bat baino ez kontatu, interesantzen zaigun zatia.

Eta Somalian gauzak ez dira konponduko. Zabor nuklearrak Somaliako itsasoetara botatzen jarraituko dugu. Euren arraina lapurtzen ere ziur jarraituko dugula. Ejerzitoa arrantza ontzietan sartzeari ere ekiko diogu. Eta guzti hori eman diguten informazioa osoa ez delako izango da. Beraz, inoiz ez esan komunikazioaren helburua informatzea dela, hori gezurra baita.

martes, 17 de noviembre de 2009

Komunikazioa

Gure Joxik horrela definitzen du komunikazioa:

Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da

Oso hitz politak eta potoloak, baina KIO aprobatuta, errezago den hau oinarritzat hartu dezakegu:

komunikazioa mezu bat hartzaile batek igorleari bideratu eta helaraztea da.

Horren barnean, oraltasuna, keinuak, paralinguistika eta abar sartuko dira, baina komunikazioa azken finean hori da, mezu baten bidalketa hartzaileak mezu hori har dezan.

Musika ba al da komunikazioa? Sentipenak edo sentimendu zehatz bat adierazten duen heinean, bai.

Poesia komunikazioa al da? Ideiak eta sentipenak ere ez al ditu transmititzen?Noski.

Pelikula bat, komunikazioa al da? Eta dantza bat? Muxu bat? Laztan bat?

Guzti horiek ekintza komunikatiboak dira, eta horiek diren heinean, aintzakotzat hartu behar ditugula uste dut. Askotan, zeozer komunika edo ezagutzera eman nahi denean, kristolako mobida antolatzen da horren inguruan. Ez dakit noren azken filma, musika altua, argiak, publizitate kanpaina izugarriak...eta askotan, ekintza komunikatibo txikienak ere, horrek baino askoz indar handiagoa dauka. Handikerietan ibiltzea gustoko dutela askok uste dut, eta, benetan, gauza txiki eta arruntek, mundua alda dezakete.


Toscanik, Benneton-en publizitarioa izandakoak ez zituen 10 euro baino gehiago inbertitu kartel hau egiteko. Honekin, beneton marka egunkari guztietan agertu izan zen eta munduko lehen bost marka ezagunenetan sartu zen. Ez da Beckham agertzen, ezta Elsa pataky ere. Ezta beharrik ere.


Toscaniren inguruan gehiago jakin nahi ezkero, jo ezazue blog honetara:

http://abelgalois.wordpress.com/2008/10/04/oliviero-toscani-benetton/